Kaxa-diagrama

Bi datu multzoen arteko ezberdintasunak erakusten dituzten kaxa eta biboteen diagramak

Estatistikan, kaxa-diagrama, kaxa eta biboteen diagrama ere deitua, ingelesezko box plot izenez ere ezaguna, aldagai koantitatibo bat irudikatzeko datu-diagrama bat da, datu multzo bateko ezaugarriak (zentroa, sakabanatzea, ...) modu integratuan eta grafikoan aztertzen azaltzen dituena. Muturreko datuak atzemateko ere erabiltzen da. Bost laburkin erabiltzen dira bere eraketarako: mediana, lehenengo koartila, hirugarren koartil, datu handiena eta datu txikiena. Aldagai kuantitatibo bati buruz, multzo zenbaiten arteko ezberdintasunak azaltzeko erabiltzen da sarri, horretarako diagramak batera jarriz, bertikalean edo horizontalean. John Tukey estatistikariak garatu zuen 1970eko hamarkadan, berak bultzaturiko datuen azterketa esploratzaile izeneko datuen azterketarako korrontearen baitan. Geroztik maiz erabiltzen da datu estatistikoak aurkezten dituzten txosten eta argitarapen zientifiko eta teknikoetan. Aldi berean, aldaera anitz izan dituen datu-diagrama da: hozkaturiko kaxa-diagrama, bibolin-diagramak eta HDR diagramak, besteak beste.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search